Lege Oharra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legea, urriaren 12ko 34/2002 Legea.

 

Erabiltzeko mugak

Webgune honetan sartzea doakoa da, eta bertan begiratzeko ez dago harpidedun egin beharrik, ezta izena eman beharrik ere. Erabiltzaileek legearen arabera erabili behar dute atari honetako informazioa, betiere errespetatuz Mendiburu Landetxearen edo besteren jabetza intelektualerako eskubidea. Erabiltzaileak ez du Mendiburu Landetxeak eskainitako zerbitzurik baliatuko edukiei kalterik edo aldaketarik egiteko, eta ez du trabatuko webgunearen funtzionamendu egokia problema teknikoak sortuz, birus informatikoak izan ditzaketen elementuak bidaliz edo webguneari guztiz edo nolabait kalte eginez, oztopoak jarriz edo bidea moztuz.
Mendiburu Landetxea inolaz ere ez da izango atari honen edo bertako edukien erabilera desegokiaren erantzule, edo erabilera horrek izan ditzakeen ondorioen erantzule.

 

Estekak edo lotura hipertestualak

Bestek ezin jarriko du ‘framing’ loturarik bere web orrien eta honako web orri honen artean. Honako web orri honek loturarik edo estekarik baldin badu Mendiburu Landetxeak kudeatzen ez dituen bestelako atari edo webguneekin, sozietate honek adierazi nahi du ez duela inolako kontrolik atari edo webgune horien gainean eta ez dela haien edukiaren erantzule. Web honetan ageri diren estekak informaziorako erreferentziak dira, ez besterik, eta ez da egiten inolako baloraziorik haien edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruz.

 

Erantzukizunaren mugatzea

Mendiburu Landetxeak ez du bermatzen bere orriak etengabe operatiboak izatea, ezta edukiak etengabe osoak, guztiz zehatzak eta fidagarriak izatea ere. Mendiburu Landetxeak eskubidea du noiznahi aldatzeko, aldez aurretik abisatu gabe, webgunearen edukiak eta Sartzeko Baldintza Orokorrak. Mantentze, konpontze, eguneratze edo hobetze lanak egiten direnean, Mendiburu Landetxeak eskubidea du honako webgune honetarako sarbidea bertan behera uzteko, aldi baterako eta aldez aurretik abisatu gabe, bai eta eskubidea ere zerbitzuak emateko edo ezeztatzeko, betiere inguruabarrek horretarako bidea ematen badute. Hala, Mendiburu Landetxeak ez du bere gain hartzen webgunearen funtzionamenduaren eta zerbitzuen etenak ekar lezakeen zernahiko kalte-galeraren erantzukizuna, ezta erabiltzaileek webgune honi emandako erabileraren erantzukizuna ere.

 

Beste baldintza batzuk

Espainiako legediaren araberakoak izango dira bai Erabilera Baldintza Orokor hauek eta bai erabiltzailearen eta Mendiburu Landetxearen arteko harreman guztiak. Webgune hau erabiltzeak berekin dakar Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.