Etxea
Hamar lagunentzako tokia dauka, eta beste bi toki gehigarri (10+2). Etxeak hiru solairu ditu, bi alojamendurako eta ganbara jardueretarako, bi ibilgailurentzako garajea eta bi lorategi-gune. Beheko solairuan, zerbitzuen gunea dago. Sarrera handi bat du, eta hortik banagune zentralera iristen da. Hortik geletara pasa daiteke: egongela-jantokia, tximinia eta guzti; sukaldea; officea; komuna; eta biltegia / trastelekua.
Debekatuta dago etxean erretzea
Lehenbiziko solairuan, banagune handi batera ematen dute gela guztiek. Hor, birentzako bost logela daude, bi komun, egongela bat, haurrentzako jolas areto bat, eta banagunea bera, topagune handi bat den aldetik. Berokuntza sistema dago etxe osoan, eta bi zirkuituren bidez kontrolatzen da, bat solairu bakoitzean. Animaliak ekar daitezke, betiere lorategian edo garajean utziz gero. Etxean wifirako konexioa dago, dohainik, eta ordenagailua, telefonoa eta Nintendo Wii kontsola ere bai.
Sukaldea
Janaria prestatzeko gunean, bi gainalde handi ditu, eta bertan daude bitrozeramika, marmolezko harraska handi bat, ontzi garbigailua, labea, mikrouhin labea, hozkailua (izozkailu eta 0º-ko alde guzti). Era berean, bitrozeramikaz gain, ekonomika ere badu, egur labea duena. Jateko gunean, sei lagunentzako mahai bat dago, eta baxerarako armairua. Sukalderako tresna mota guztiak badaude, eta beste elementu interesgarri batzuk ere bai.
Office-ra, sukaldetik pasatuta iristen da. Gainalde bat du, eta haren azpian daude garbigailua, lehorgailua eta armairuak. Marmolezko harraska antzinako bat ere badago. Armairu handi batek betetzen du gelako pareta bat; bertan daude ohe jantziak, xukaderak, eskuzapiak eta mahai zapiak. Lisatzeko taula eta lisaburdina ere badaude.
Egongelak
Logelak
Ohe guztietan edredoi nordikoak, maindiriak eta edredoi zorroak daude, %100 kotoizkoak.
Kolorez betetako logelak
Bainugelak
Garajea
Biltegi batek etxea eta garajea lotzen ditu. Hemen daude aerotermia galdara eta ur beroaren biltegiak. Bertan daude garbitzeko tresnak, botika ontzia eta apalak, pertxak eta zapata armairuak. Botilategi bat ere badago, eta hozkailu bat, izozkailu osagarria duena.
Bi auto sartzen dira garajean
Eta kirola egin nahi dutenentzat badaukagu ere, spinning txirrindula bat. Garajeak 40 metro koadro ditu, eta bi auto handi kabitzen dira. Egurra garajean gordetzen da.
Lorategiak
Larraina
Lehen, etxeko larraina zegoen bertan. Guztira 500 metro koadro daude, eta soropil naturala dute, fruta arbolak eta bestelakoak, usain landareak, arrosondoak eta loreak. Ipar-ekialdera ematen du, eta oso freskoa da udan. Isekileku handi bat dago arropa zabaltzeko, arkupe eder bat, egur edo ikatz barbakoa eta fregaderarekin, eta egurrezko dorre bat eta bainuontzi nordikoa. Era berean, konpost egitekoa ere badago, hondakin begetalak birziklatzeko.
Harri lorategia
Ehun metro koadrokoa da, treneko trebes zaharrekin hesitua, etxeko mendebaldeko fatxadaren ondoan. Errekarriz estalia dago, eta zuhaixkak eta zuhaitzak ditu.
Bainuontzi nordikoa
Gure lorategian, bainuontzi nordiko eder bat aurkituko duzue, erabat zurez egina eta 9 lagunentzako edukiera duena. Ezin hobea egunez edo gauez gozatzeko eta naturan bertan erlaxatzeko. Ura berotu daiteke bere egur berogailuarekin 40 graduraino eta urte sasoitik aparte, erlaxatzeko aukera paregabea eskaintzen du.