Kokapena

Mendiburu, hain zuzen, Osinaga herri txikian dago, Txulapain ibarrean. Iruñerria osatzen duten haranetako bat da, hiriburua ondoan izanagatik herri txikiz betea, landako bizimoduaren gordailu. Baso ederrak eta labore sailak tartekatzen dira, eta bertan dira Ultzamako eskualdeko zelai berdeak ere.

Toki pribilegiatu batean

Toki estrategikoan dagoenez, Osinaga leku ezin hobea da txangoak egiteko Foru Erkidegoan barrena. A-15 autobideko sarrera 5 kilometrora baino ez dago, Zuastiko ordainlekutik joanda, eta hurbil du NA-240, Nafarroa zeharkatzen duen errepide garrantzitsua.

Mendi eta zelaiez inguratua

Hiriburutik hurbil denez, Iruñeko zerbitzu turistikoak, komertzialak eta osasun arlokoak dauzkagu, eta etxe handi oso bateko erosotasuna eta lasaitasuna ere bai. Mendiburuko liburutegian, gidak eta liburuak dauzkazu, inguruetako eta Nafarroako gainerako eskualdeetako hainbat aukera interesgarriren berri jakiteko.

Distantziarik garrantzitsuenak

Tudela: 94.11 Km.
Donostia / San Sebastián: 50.56 Km.
Bilbao: 103.88 Km.
Biarritz: 66.04 Km.
Zaragoza: 155.99 Km.

Informazio guztia

Mendiburu-ko liburutegian, ingurua eta Nafarroa guztia ibili ahal izateko gidak eta liburuak aurkituko dituzu, aukera pilo interesgarriekin.