Mendiburu Araudia
TOKIA ESKATZEKO
Erreserba egiteko, beharrezkoa da Mendiburu Landetxearen banku korrontean kopuru osoaren %25 sartzea, tokia eskatu eta 48 ordu pasatu baino lehen. Epe hori igaro eta gero, baliogabetzat joko da eskaera.
ORDAINTZEA
Kopuru osoaren %100 ordainduko da landetxera iristean.
PREZIOAK
Prezio guztietan sartua da BEZa, maindirien eta xukaderen erabilera, eta elektrizitate, berokuntza eta egur gastuak. Ostatu zerbitzuaren prezioa bertan pasatutako gauei edo egunei dagokie, 17:00etan hasita eta eguerdiko hamabietan bukatuta.
BERTAN BEHERA UZTEKO
Erreserba bertan behera uzten bada egonaldia hasteko 7 egun baino gehiago eta 15 baino gutxiago falta direla, jabeak atxiki ahal izango du bermearen %50. Bertan behera uzten bada egonaldia hasteko 7 egun edo gutxiago falta direla, jabeak atxiki ahal izango du berme gisa emandako kopuru osoa.
Bezeroek instalazioak ondo zainduko dituztelakoan gaude, baita inguruko guztia ere, kultur arlokoa nahiz naturala. Aldez aurretik bukatutzat joko da bezeroaren egonaldia, baldin eta betetzen ez baditu gizalege, garbitasun eta elkarbizitzako arau ohikoak.
Estimatuko da edozein iradokizun.
Aurreko ataletan ageri ez diren Nafarroako Landa Ostatuen jarduera arauak indarrean izango dira azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuak zehaztutakoa betez.