Erantzukizun Sozial Korporatiboa
Ideia asko ditugu etorkizunean landetxean martxan jartzeko, eta nahiko genuke “konpromiso berdea” eta erantzukizun sozial korporatiboa gero eta handiagoa izatea. Mesedez, kontatu guri zure ideiak eta iradokizunak! Denen artean askoz ere errazagoa da.
Konpromiso “berdea”
Mendiburun, ahal dugun guztia egin nahi dugu inguruarekin harmonian bizitzeko; horregatik, urte asko daramagu xehetasun batzuk ezin zorrotzago zainduz.
Zaborraren birziklatzea eta konposta
Zaborra gaika bereizteaz gain, bakoitza bere edukiontzira joan dadin (beira, papera eta kartoia, ontziak, pilak eta organikoa), konpost egitekoa dugu lorategian, eta hor botatzen ditugu hondakin begetalak, bai etxekoak eta bai lorategietakoak. Animatu nahi zaituztegu zuek ere horrela egin dezazuen Mendiburun.
Euri ura, ureztatzeko aprobetxaturik
Orain dela urte batzuk, hamar depositu jarri genituen, 1.000 litrokoa bakoitza, euri ura biltzeko teilatuko erretenen bitartez. Hain zuzen, bildutako ur horrekin ureztatzen ditugu lorategiko arbolak eta landareak. Ura balibide urria eta oso baliotsua da. Zoragarria izango da zuek ere ura arduraz erabiltzea.
Kontsumo gutxiko argiak
Mendiburu oso etxe handia da, eta, nahiz eta egun guztian argi naturala duen, beharrezkoa du argi artifiziala ere, franko. Argi artifizial bat behar ez denean, onena itzaltzea da. Nolanahi ere, arduraz jokatu dugu eta etxeko argi guztiak dira, ahal den neurrian, kontsumo gutxikoak, edo eraginkortasun energetikorako sistemak dituzte.
Leihoen isolamendua eta etxearen ixtea
Zaharberritu dugunean, saiatu gara isolamendu termiko eta akustiko onenak jartzen Mendiburun, bai teilatuan eta bai paretetan eta leihoetan.
Etxeak ez du aire giroturik udarako, baina harrizko horma lodiei esker, oso fresko egoten da, batez ere udan leihoak eta kontraleihoak itxiz gero.
Egurra nola erabili
Negurako, gasoliozko berokuntza sistema dugu, eta solairu bakoitzean kontrolatzen da, zirkuitu berezi baten bitartez. Beheko solairuan, tximinia dago egongela nagusian, eta ekonomika sukaldean. Biak ala biak oso atseginak dira, eta berotasun handia ematen dute. Animatu nahi zaituztegu erabil ditzazuen, berotasun handiagoa emango baitizuete eta ez baituzue beharko gasoliozko berokuntza sistema.